Akzioa eta drama historikoa izango dira asteburu honetako zinemako oinarriak

"Vitoria 3 de Marzo" eta "Dragon Ball super broly" filmak izango dira asteburu honetan Ataungo Herri Antzokian.

Urtarrileko lehen asteburuak bi film dakartza Ataungo Herri Antzokiko kartelean. Haurren txandan "Dragon ball super broly" filma izango dugu, animazioan eta akzioan oinarritzen dena. Filmeko protagonista den Gokuk, beste unibertso batzuetan oraindik ikusi ez dituen izaki ikaragarri indartsuak daudela jakin du eta entrenatzen jarraitzea erabaki du orain den baino indartsuagoa izateko asmoz. Helduek berriz bizitza erraleko gertakari bat ikusteko aukera egongo da drama historikoan oinarrituta "Vitoria 3 de Marzo". Franco diktadorea hil ondoren, krisi ekonomiko eta ziurgabetasun politiko giroan, 1976 urte hasieran Gasteizen greba orokorra deitu zen. San Francisco elizan ehunka pertsona elkartu ziren euren eskubideen alde borrokatzeko, horien artean Begoña, film honetako protagonista ezagutuko dugu.


#Ataun #Ataungoudala #Herriantzokia #Kultura #Gizartea #Zinema #Dragonballsuperbroly #Vitoria3deMarzo #Drama #Historia #Animazioa #Akzioa #Haurrak #Gazteak #Filmak

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020