Alarma-egoera maiatzaren 24ra arte luzatu du Espainiako kongresuak

EAJ eta Ciudadanos alderdien laguntzarekin atera dute aurrera alarma.egoeraren luzapen prozesua.

Espainiako kongresuak laugarren aldiz jarraian erabaki du luzatzea koronabirusagatik ezarritako alarma-egoera eta horrela maiatzaren 24ra arte iraungo du. Luzapena Eusko Alderdi Jeltzalearen eta Ciudadanosen laguntzarekin eman da aurrera eta oposizioan dauden gainerako alderdien kritikak entzun behar izan ditu Pedro Sanhezek.


Alarma-egoera luzatu ordez, alternatiban eskaini behar dituela gaineratu diote eta sozialisten nahiz popularren arteko eztabaidan garbi geratu da jarrerak aldenduta daudela. Ondorengo alderdi hauek bozkatu dute alarma-egoeraren luzapenaren alde: PSOE, Unidas Podemos, Ciudadanos, EAJ, Coalicion Canaria, Nueva Canarias, Teruel Existe, PRC, Mas Pais eta Compromis.


Aurka jarri diren alderdiak berriz, Vox, ERC, JxCat, CUP eta Foro Asturias izan dira. EH Bildu, BNG, PP eta UPN, berriz abstenitu egin dira. Erabaki honen aldetik, mugatuta egongo dira herritarren murgikortasuna eta jarduera ekonomikoa ere baina erkidegoek erabakiak hartzeko eskubide gehiago izatea erabaki dute.


Espainiako presidente den Pedro Sanchezek jakitera eman duenez, erkidegoetako gobernuekin hartuko dituela iragarri du konfinamendua arintzeko prozesuko erabakiak. Estatu mailan 26.000 pertsona hil dira guztia koronabirusagatik eta alarma-egoera beste hainbat astez luzatzeko aukera izango dela iragarri du herritarrak arriskuan ez jartzeko.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #PedroSanchez #EspainiakoGobernua #PSOE #UnidasPodemos #Ciudadanos #EAJ #CoalicionCanaria #NuevaCanarias #TeruelExiste #PRC #MasPais #Compromis #Vox #ERC #JxCat #CUP #ForoAsturias #EHBildu #BNG #PP #UPN

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude