Albistegi bereziak Koronabirusaren inguruan Ioar Aizpuruaren eskutik

Albistegi bereziak eskainiko ditu Ataun Irratiak koronabirusagatik egunero zerbitzu berezian.

Ioar Aizpurua

Gaurkotasunean oinarrituta albistegi bereziak jarriko ditu martxan Ataun Irratian datozen egunetarako. Koronabirusaren inguruko azken datuak eta informazioa eskaintzea izango dira helburu nagusi. Eguerdiko 12:00etan, arratsaldeko 16:00retan eta iluntzeko 20:00etan eskainiko dira albistegiak zuzenean Ataun Irratiaren online orrialdearen bitartez. Behin zerbitzua eskainita, "Nahibezala" plataforman berriro entzuteko aukera egongo da. Eguneroko eskaintza (astelehenetik-igandera) izango da hau eta uneoroko informazioak eskaintzen jarraituko du ataunirratia.com atariak ere.


Ataun Irratiko eguneroko programazioa berriz bertan behera geratu da eta saioak izango ez direnez, musika izango da protagonista eguneko 24 orduetan. Albistegien ordutegietatik kanpo, baliteke zerbitzu hau eskaintzen jarraitzea ere zuzeneko konexioak egin ahal izateko eta prentsaurrekoetan eskaintzen dena zuzenean jarraitu ahal izateko. Datozen egunetan, orrialde berezia jarriko du martxan ATI taldeak webgune honetan bertan.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #IoarAizpurua

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude