Albisu eta Olaizola II.a izango dira Bi-bitako txapelketako bikoteetako bat



Eskuz Binakako 2019ko Txapelketa aurkeztu zuten asteartean Bilbon.

Beste urte batez jarraian Jon Ander Albisu ataundarrak eta Iker Irribarria aramarrak parte hartuko dute. Bikoteei dagokionean, Albisuk Olaizola II.a izango du alboan, eta Irribarriak berriz Zabaleta.

Txapelketa ostiralean hasiko da, Gizpuzkoako Amezketan herrian. Altuna III eta Martijak jardungo dute, Ezkurdia eta Galartzaren aurka. Goierritarrei dagokionean, Albisu izango da estreinatzen lehena; Olaizola II.ak eta biek Urrutikoetxearen eta Aretxabaletaren aurka jokatuko dute, larunbatean, Iruñean. Irribarriak eta Zabaletak berriz, igandean ekingo diote, Bergaran, Elezkano II-Rezusta bikotearen aurka.

#Kirola #Eskuzbinakakotxapelketa #Pilota #JonAnderAlbisu #Ataun #IkerIrribarria #OlaizolaIIa #Zabaleta #Amezketa #AltunaIIIa #Martija #Ezkurdia #Galartza #Goierri #Urrutikoetxea #Aretxabaleta #Iruñea #Bergara #ElezkanoIIa #Rezusta #Albistea

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude