Alerta laranja Hego Euskal Herrian biharko elurragatik



Pirinioetan alerta gorria ezarri du Euskalmetek bihar elur-kotak izango duen beherakadagatik. Bitartean abisu horian egongo dira Gipuzkoa eta Bizkaia euriteengatik eta 6 metroko olatuengatik.

Asteazkenarekin batera negu beteko eguraldiari egin beharko diogu ongi etorria. 800 metrotik gorako guneetan elurrari egin beharko diogu lekua. Eusko Jaurlaritzaren segurtasun sailak eta Espainiako meteorologia agentziek alerta laranja ezarri dute biharko EAEn eta Nafarroan 24 orduetan pila daitezkeen 40 zentimetroko elurragatik.

Euskalmetek iragarpen berezia egin du:


Elurraren beherakada ez da izango albiste bakarra, prezipitazioak ere edukiko duelako zeresana. Bai prezipitazioagatik eta 6 metroko olatuengatik ere alerta laranja egongo da Gipuzkoa eta Bizkaian, metro karratuko 80 litro ur pilatu daitezkeelako.

Euskalmeten asteazkeneko eguraldiaren iragarpena: Asteazkenean prezipitazioak ez du etenik izango. Horrekin batera, haizea indartsu ibiliko da eta, tenperatura apur bat igoko bada ere, hotz sentsazioa handiagoa izango da. Goizean elur-maila 900-1000 m inguruan egongo da, baina arratsalde-gau aldean litekeena da 600-800 m artean elurra egitea, batez ere ekialdean; Nafarroan beherago ere zuritu dezake. Kantauri isurialdean pilatuko den prezipitazio kantitatea esanguratsua izango da.

#Eguraldia #Euskalmet #Elurra #Alerta #EuskalHerria #Pirinioak #Gipuzkoa #Bizkaia #Segurtasunsaila #EuskoJaurlaritza #Espainiakometeorologiaagentzia #Albistea

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude