Alexander Oiarbide eta Maite Arraiza irabazle aurtengo hiru auzoarteko korrikaldian
Xabat Manzisidor izan zen bigarren eta Angel Vazquez mutiletan atzetik Alexander Oiarbide garaile izan zelarik.

Eguraldi bikaina, plaza nahiz herriko txoko askotan giro paregabea eta balorazio onarekin egin zen bart Ataungo XXXIX.hiru auzoetako korrikaldia. 111 korrikalarik hartu zuten parte guztira korrikaldian eta hauetatik 17 emakumezkoak.

Gizonezkoetan Alexander Oiarbide ordiziarra (56:32) izan zen garaile lehen postuan, joanekoan lider jarri baitzen berehala San Gregorio auzoan. Helmugara iristean alde handia atera zion liderrak Xabat Manzisidor azpeitiarrari (58:46). Hirugarren berriz Angel Vazquez lazkaotarrak (01:00:59) amaitu zuen lasterketa, azken urteetan bezala aurko postuei helduz. Hirukoteak sari bikainak jaso zituzten podiumaren gainera igo bezain laster eta haurrekin batera atera ziren argazkian.

Emakumezkoetan berriz Maite Arraiza lazkaotarra (01:08:43) izan zen garaile podiumeko goiko postura igota. Izaro Rubio ordiziarra (01:10:51) berriz bigarren sailkatu zen eta gutxi gorabehera bi minutuko tartearekin Maider Lasa (01:13:04) tolosarra etorri zen atzetik. Hauek ere beraien sariak jaso zituzten eta ondoren zozketa egin zen herriko merkatari nahiz komertzio ezberdinen produktuekin.
#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #AtaungoUdala #SanMartin #SanGregorio #Aia #Kirola #Atletismoa #Korrikaldia #Korrrika #Txapelketa #AtaungoHiruAuzoetakoKorrikaldia #AlexanderOiarbide #XabatManzisidor #AngelVazquez #MaiteArraiza #IzaroRubio #MaiderLasa #Ordizia #Azpeitia #Lazkao #Tolosa