Alexander Oiarbide izan da Ataungo hiru auzoetako 38.korrialdiaren garaile



34 urteko ordiziar gaztea izan da Ataungo hiru auzoetako 38.korrikaldiaren irabazlea.

Goizeko lehen orduetan eguraldia lagun izan dugu Ataun aldean. Ateri eutsi dio lehen orduetan, baina lasterketa amaitzerako euria hasi du. Lehia gogorra izan da korrikalarien aldetik beste urte batez jarraian. Hasiera batean, Durangoko David Garcia izan da lehengo postuan iritsi dena Aia auzora, baina Ergoienara iristerako, atzetik arrapatu du Alexander Oiarbide ordiziarrak. Gizonezkoen hirugarren sailkapenean berriz Anjel Vazquez lazkaotarra izan da.

Emakumezkoak ere izan ditugu aurten, nahiz eta gutxiagok parte hartu, gogor ekin diote gainontzekoek. Hauen sailkapenean, Maite Arraiza lazkaotarra izan da lehenengo postuan, atzetik Ibarrako Maialen Muñoz eta hirugarren Maider Lasa tolosarra.

Laugarren urtez jarraian Mantza zenaren oroimenez egin da korrikaldia Ataunen eta hurrengo urtera begira, jarraitzeko asmotan agertu dira antolakuntza taldekoak.

#Ataun #Ataungoudala #Ataungokorrikaldia #Kirola #Durango #DavidGarcia #AlexanderOiarbide #Ordizia #AnjelVazquez #Lazkao #MaiteArraiza #Ibarra #MaialenMuñoz #MaiderLasa #Tolosa #Albistea

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude