Amaia bigarren astez lehen postuan Top ATI zerrendan

Zerrendaren lidergoan geratu da bigarren astez jarraian Amaia Romero abeslari nafarra.

Amaia Romero

Bigarren astez jarraian Top ATI zerrendaren lehen postua hartu du Iruñeako Amaia Romero abeslariak. Joan zen astean bezala, hainbat boto jaso ditu gure webgunean eta bertan geratzeko aukera izan du oraingo honetan ere. Zerrendako bigarren postuan berriz Elyella eta Rural Zombiesek emaitza bikaina utzi digute bi postu gora egin ondoren "Narcotic" kantuarekin. Bat beherago berriz Tones And I bakarlariaren bonbazia handia topatu dugu eta ez dugu inolako zalantzarik "Dance Monkey" kantuak gorako bidean jarraituko duela. Laugarrenean Lewis Capaldiren "Someone You Loved" beste bi postu gora eginda geratu da eta 5.ean berriz bi postu egin ditu behera Gatibu talde euskaldunaren "Ez naz makurtuko" kantuak.


#Ataun #AtaunIrratia #TopATI #IoarAizpurua #AmaiaRomero #Elyella #RuralZombies #TonesAndI #LewisCapaldi #Gatibu #EuskalHerria #AmerikakoEstatuBatuak #ErresumaBatua #Nafarroa #Iruñea #Musika #Arrakastak

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude