• Leire Perlines Apalategi

Amaia Ruiz de Galarreta izango dugu bihar Ataun Irratian

Amaia Ruiz de Galarreta tolosarra izango da bihar gurean bere ibilbideaz hitz egiteko.

Amaia Ruiz de Galarreta euskal aktore eta aurkezlea da. Tolosan jaio zen, eta Madrilen interpretazio ikasketak egin zituen. Handik, Goenkale telesailera egin zuen jauzi bigarren mailako pertsonai batekin.


Jarraian, Donostian ikasten jarraitu zuen eta 2017. urtean 3 Txulo Jokoan saioa aurkeztu zuen. Duela gutxi, Pikuak websaila estrenatu zuen Miren Nogales eta Ainhoa Artetxerekin batera. Umoretik sexua eta feminismoa jorratzen dituen webseriea da honako hau.


Bere ibilbideaz eta arrakasta handia izaten ari den Pikuak lanaren inguruan gehiago jakiteko aukera izango dugu bihar Ataun Irratian Amaia Ruiz de Galarretarekin batera.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Nahikobero #Uda #Elkarrizketa #EuskalHerria #Euskadi #EAE #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #AmaiaRuizdeGalarreta #AinhoaArtetxe #MirenNogales #Tolosa #Madril #Pikuak #Telebista #Webserie #IkusEntzunezkoa

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude