Apirilaren 11ra bitarte luzatu du alarma-egoera Espainiako gobernuak

Espainiako Gobernuko presidente Sanchezek diputatuen kongresuan eskatu beharreko neurri berriaren inguruko xehetasunak zehaztu ditu.

Beste 15 egunez luzatzea erabaki du Espainiako Gobernuak, koronabirusagatik ezarritako alarma-egoera Pedro Sanchez presidenteak jakitera eman duenez. Autonomia erkidegoetako buruek telematikoki jaso dute neurri berriaren inguruko informazioa Sanchezek deitutako bileran.


Aste santuarekin bat egingo du konfinamenduaren neurri berriak eta ikusi egin beharko da ordutik aurrera zer nolako egoerak hartuko duen esku. 15 eguneko luzapen neurri honen tramitea onartua izan dadin, Gobernuak kongresura jo beharko du baimena lortzeko. Alarma, salbuespen eta setio egoerak arautzen dituen 4/1981 Legeak zehazten duenaren arabera, parlamentuak onartu beharko du luzapenaren neurriak aurrera jarraituko duen ala ez.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #PedroSanchez #EspainiakoGobernua

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude