Aralarren (Ataun) txirrindulari bat erori da gaur eguerdian

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez txirrindulari bat erori da gaur eguerdian Aralarko mendian.

Gaur eguerdian Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez txirrindulari bat erori da Aralarko mendatean Ataunen.

SOS deiak plataformak twitter sare sozialaren bidez jakitera eman duenez, larrialdi-zerbitzuak bertan dira. Denbora luzez aritu behar izan dira lanean larrialdi zerbitzuak zauritua erreskatatu ahal izateko eta ez zaie batere erraza egin lekuraino gerturatzea. Gerturatu den elikoptero batek lortu du azkenean zauritua erreskatatzea.


Larrialdi zerbitzuek bidalitako oharraren arabera, biktima bertan artatzen saiatu baldin badira ere, SOS Deiak plataformak zehaztu du egoera larrian zegoela eta Donostia Hospitalera eramatea erabaki dutela.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Gizartea #Mendia #Ingurumena #Kirola #Txirrindularitza #Aralar #Ezbeharra #SegurtasunSaila #Suhiltzaileak #Osakidetza #SareSozialak #Twitter #SOSDeiak

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude