Arazo larriak sortu zituen bart pasatako euriteak



Atzo iluntzean izandako euriteek arazo larriak sortu dituzte Ataungo hainbat gunetan.

Iluntzeko 20:00ak zirenean hasi zuen euria Ataungo San Martin auzoan, San Gregorio aldera berriz 20:30ak aldera iritsi zen. Zaparrada mardulak bota zituen zenbait puntutan eta txingorra ere bota zuen une batzuetan. Ez zen iritsi ibaia gainezka egitera, baina mendietatik behera jaitsitako urarekin hainbat errepide trabaturik geratu ziren. Antolaturiko ibilaldi mitologikoa berriz suspenditu egin beharra izan dute, abisu horia zuen ezarrita euskalmetek eta ezin zitzaion aurre egin.


Errepideei begira itxita jarraitzen dute oraindik ere zenbait puntuk: GI2120 errepide nagusia zabalik dago momentu honetan, naiz eta San Martin auzoko atzeko pasabidea itxita egon. Atzeko errepideko sarbidea, plazako zubitik jarri du Ataungo udalak.

Ubarri etxearen ondoan ere itxita utzi zuen ertzaintzak bertarako sarbidea. Menditik lurra eta arkaitzak erori zirenez ezinezkoa da bertatik pasatzea.

Zuek ere gertatutakoaren inguruko argazkiak baldin badituzue, bidali ondorengo helbide elektroniko honetara mesedez: ataunirratia@gmail.com

#Ataun #Ataungoudala #Uholdeak #Euskalmet #EuskalHerria #Eguraldia #Errepideak #Albistea

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude