Ariana Granderen "7 rings" kantuak hartu du aste honetan Top ATIko lehen postua



Aste honetan Ariana Grande artistari egokitu zaio Top ATI zerrendako lehenengo postua.

Ameriketako Estatu Batuetako artista handi hau egokitu da aste honetan zerrendako lehen postuan. Ibilbide laburra darama zerrendan 25 urteko kantugile gazteak eta aurreko astean 3.postuan egon ondoren, gorakada ematea erabaki du aste honetan 7 rings izeneko kantuarekin.

Zerrendako bigarren postuari begira, Eskoziako Calvin Harris DJa eta Ingalaterrako Rag'N'Bone Man abeslari eta konpositorea geratu dira "Giant" kantua alboan dutela. Hauek ez dira batere makal ibili gainera, aurreko astean zerrendako 7.postuan ziren eta 5 postu gora eginda topatu ditugu oraingo honetan.

Top 3ari begira berriz, Londreseko Mabel abeslariari behera egitea tokatu zaio. Orain astebete zerrendaren gailurrean zegoen "Don’t call me up" arrakastarekin baina oraingo honetan 3.postuan geratu da.

Bestalde, zabalik dira larunbatetik aste honetako bozketak eta zuk ere utzi dezakezu zurea gure webguneko Top ATI saioaren orrialdean.

#Musika #ArianaGrande #TopATI #AEB #Eskozia #CalvinHarris #Ingalaterra #RagNBoneMan #Londres #Mabel

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude