Arima eta Datura taldeak izango dira ostiralean Oargin

"Oargiko gauek" kontzertuen barnean Arima eta Datura taldeak igoko dira oholtzara ostiral honetan.

Ostiral honetan Oargiko gauen txanda tokatzen da eta bi musika talde arituko dira gaueko hamarretatik aurrera musikaz girotzen. Azaroan kaleratu zuen Arima taldeak bere azken diskoa "Metamorphosis" izenarekin eta Euskal Herriko hainbat txokotan jarraitzen duen diskoaren aurkezpenarekin. Hauen ondoren berriz Daturakoen txanda izango da eta sarrera 5€-ren truke eskuratzeko aukera izango duzu unean bertan. Animatu eta gertura zaitez!


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #AtaungoUdala #TortoAtaungoGazteAsanblada #Oargi #Musika #Kontzertuak #Arima #Datura #Azaroa #Metamorphosis #EuskalHerria #Euskadi #Goierri #Gipuzkoa

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude