Arratsaldeko seietan egingo da elkarretaratzea San Martingo plazana Euskararen egunaren arira

Abenduaren 3 legez euskararen eguna ospatzen da Euskal Herriko zenbait herritan eta Ataunen ere 18:00etan egingo da elkarretaratzea.

Euskaraldiaren barruan ospatzea tokatu da oraingo honetan euskararen eguna. Abenduaren 3 legez, gure ahoak eta belarriak martxan jartzeko garaia da euskaraz arituz. Ataundarrok ere badugu gure hizkuntza lau haizetara zabaltzeko aitzakia eta arratsaldeko seietan egingo dugu elkarretaratzea San Martin auzoko plazan.


"Bizipenen eta desioen murala" egingo da eta horretarako materiala jarriko da eskuragarri marraztu ahal izateko. Honen ondoren, euskararen eguneko koplak kantatuko dira. Animatu eta gerturatu zaitez!

ATI © 2021

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude