Artolazabal: "Euskadik, Eusko Jaurlaritzaren eta foru-aldundien bitartez, lanean dihardu"

Artolazabalek "gizarte-zerbitzuen zutabe horren barruan funts espezifiko bat izateko beharra" aipatu die ministerioetako ordezkariei.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek Gizarte Zerbitzuen Lurralde Kontseiluak gaur goizean bideokonferentziaz egindako bileran adierazi duenez, "Euskadik, Eusko Jaurlaritzaren eta foru-aldundien bitartez, alarma egoera amaitu zenetik, lanean jarraitzen du bere kontingentzia sozialeko planak garatzeko, Covid-19ak sortutako egoera dela eta". Artolazabalek "gizarte-zerbitzuen zutabe horren barruan funts espezifiko bat izateko beharra" aipatu die ministerioetako ordezkariei.


Autonomia Erkidegoko beste ordezkari batzuekin eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-diputatuekin batera, Osasun Ministerioko estatu-idazkariarekin egin den bileran parte hartu du Artolazabalek. Sailburuak zehaztu egin du, halaber, "Euskadin Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren eta foru-aldundien arteko koordinazioari esker egoitza-arretaren arloan egiten den kudeaketa. Estatuko pcr testen kopururik handiena egiten ari gara, eta prebentzio-lan hori oinarrizkoa da egoitza-zentroetarako”.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Politika #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Deseskalatzea #Normaltasunberria #Enplegua #BeatrizArtolazabal #GizartePolitikak

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude