Artzai bat hilda aurkitu dute Enirio inguruan Aralarren

SOS-Deiak plataformak jakitera eman duenez artzai bat hilda aurkitu dute Aralarreko mendietan, zehazki Enirio inguruan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik jakitera eman dutenez gaur goizean jaso dute hildako artzainaren berri. Iturri ofizialek baieztatu dutenez, artzaina Enirio inguruan hil da eta berehala bertaratu dira erreskate taldekoak gorpua jaso ahal izateko.


SOS-Deiak plataformak zehaztu duenez eguerdiko 13:47ak aldera, menditik-ateratzeko lanetan ari ziren oraindik. Momentuz, ez dute beste inolako informaziorik eman.

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude