Aste honetan egingo da "Ataungo argazki zaharren erakusteta"

Ostegunetik-larunbatera bitartean egongo dira ikusgai aurtengo "Ataungo argazki zaharren erakusketak" bilduko duten irudiak.

Iñaki Etxeberria Aizpuruak bildutako Ataungo argazki zaharrak egongo dira aurtengo erakusketan. 1967tik gaur egungora bitarteko irudiak izango dira ikusgai, Ataungo udaletxearen ganbaran. Azaroaren 21ean egingo da aurkezpena 19:00etan, nahiz eta datozen bi eguntan ere erakusketak bertan jarraituko duen. Ostiralean, hilak 22, zabalik egongo da 19:00tatik 20:00tara bitartean eta larunbatean 11:00tatik 13:00tara. Atauniker elkarteak egingo du jardueraren antolakuntza Ataungo udalaren eta Orkliren laguntzarekin. Informazioa gehiago eskuratu nahiko bazenu, www.atauniker.org webgunea bisita dezakezu edo facebook-eko orrialdea kuxkuxeatu.


#Ataun #AtaungoUdala #Erakusketa #Argazkiak #AtaungoArgazkiZaharrak #IñakiEtxeberriaAizpurua #Atauniker #Orkli #Goierri #Gipuzkoa #EuskalHerria #Euskadi

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude