Asteartean urmuga zeharkaldiko kontzertua eskainiko da Lareon

Uztailaren 21arekin batera kontzertu paregabea eskainiko da Ataungo Lareo urtegian urmuga zeharkaldiaren arira.

Urmuga zeharkaldia Lareora iritsiko da datorren asteartean, uztailak 21 eta arratsaldeko 18:00etatik aurrera kontzertua eskainiko da. Donostiako Orfeoia, Et incarnatus Orkestra, Eneko Dorronsoro (trikitia), Gorka Benitez (saxoa) eta Juantxo Zeberio Etxetxipia (pianoa) arituko dira bertan.


Bertara joan nahi izanez gero, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea Urmuga-ren webgunean eta iritsitakoan 10€ ordaindu beharko dira. Lizarrustitik oinez joan beharko denez, musukoa janztea derrigorrezkoa izango da eta elkarren arteko distantzia neurtzea ere bai. Segurtasun guzti hau bermatu ahal izateko, Ertzaintza egongo da bidea zaintzen Ataungo Udalak jakinarazi duenez.


Autoz gerturatzeko asmoa dutenek aldiz, jakin beharko dute Urkillagatik Lareorako bidea itxita egongo dela 16:30tatik 18:30tara bitartean eta ordu tarte horretan baimendutako ibilgailuentzat soilik egongo da irekita.


Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, Urmugaren webgunean eskuragarri dago edo 696146752 telefono zenbakian nahiz info@urmuga.eus helbide elektronikoan.



#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #AtaungoUdala #Goierri #Mendia #Natura #Kultura #AralarkoParkeNaturala #Aralar #Urmuga #DonostiakoOrfeoia #EtIncarnatusOrkestra #EnekoDorronsoro #GorkaBenitez #JuantxoZeberioEtxetxipia

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude