Asteburu honetako saria Gabiriara joan da



Top ATI saioan eginiko lehiaketako saria, gipuzkoako Gabiria herrira joan da.

Ioar Aizpurua eta Julen Iraolak eskaintzen duten Top ATI saioan, lehiaketa bikaina eskaini zen bart. Bertan, 23 pertsonak hartu zuten parte eta horien artean, Miriam Mandiola gabiriarrak eraman zuen saria.

Parte hartu al izateko, whatsapp mezu bat bidali behar zen irratiko telefono zenbakira "Parte hartu nahi dut" esanez. Saioaren amaieran, parte hartzaile guztien artean, pertsona bati deitu zitzaion eta erantzuterakoan, ondorengoa kantatu beahar zuen:

Anima zaitez laguntxo,

ezpainetan euskara goazen Top ATI saiora.

Uda honetan bai,

Ataun irratia.

Gabiriarrak ongi kantatu ondoren, berari eman zitzaion saria. Lehiaketaren saio osoa entzungai jarri du Ataun irratian nahibezala atalean.


ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude