Asteburu honetan itzuliko dira filmak Ataungo Herri Antzokira

Ataungo Herri Antzokiak sare sozialen bitartez iragarri du zine-denboraldiaren hasiera, baina oraingo honetan ordutegi aldaketarekin.

Igandean eta astelehenean izango dira aurrerantzean filmak Ataungo Herri Antzokian, baina betiko formatuak ez du inolako aldaketarik izango. Haurrentzako eta helduentzako filmak izango dira ikusgai beti bezala eta horretarako, ordutegi ezberdinak jarri dira beste behin ere aukera.


Itzulera honetako lehen txandan, Playmobil izeneko filma izango da ikusgai haurren txandan. Hau, igandean proiektatuko da 16:30tatik aurrera eta euskaraz gozatzeko aukera paregabea egongo da.


Helduen txandari dagokionez (12urtetik gora), Biboletak, Ataungo Emakume Taldeak egindako lehen ekarpenarekin eman zaio hasiera ikasturte berriari. Volar izeneko gaztelaniazko filmak, genero indarkeria jasandako bederatzi emakumeen testigantza jasotzen ditu. Azpitituluak euskaraz izango dituen filma, igandean eta astelehenean 19:00tan ikusteko aukera izango da.


Film hauetarako sarrera dohakoa izango da beti bezala eta filmen inguruko proposamenak herriantzokia@ataun.eus helbide elektronikora bidalketa aukera zabalik jarri du.

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude