Asteleheneko postibo batekin, zortzi COVID-19 kasu indentifikatu dira jada Ataunen

Azken astean positibo bat baino gehiago identifikatu dira Ataunen covid-19ari dagokionean eta jada zortzi dira pandemiaren hasieratik.

Osasun Sailaren azken txostenaren arabera, beste positibo bat identifikatu da azken 24 orduetan Ataunen. Gauzak horrela, zortzira igoko litzateke positiboen kopurua covid-19aren pandemia hasi zenetik.


Ataun Irratiak iturri ofizialen bitartez jakin ahal izan duenez, azken positiboa eman duen kutsatua isolatuta dago bere familiarekin batera etxean eta elkarren artean ahalik eta kontakturik gutxiena izatea komeni dela adierazi diote, gainontzeko hauen PCR emaitzak jakin aurretik.


Azken egunetan, egunean bakarra bada ere, positibo gehiago ari dira agertzen herrian. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren esnaetan ez da herritarrak beldurtzeko egoera bat noski, baina guztiek zentzuz jokatzeko eskatzen jarraitzen dute. Gipuzkoara begira egoera ez delako batere lasaia.

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude