Ataun Irratia Arrosa irrati sarera batu da

Euskal Herriko hainbat irratirekin batera Ataun Irratia ere Arrosa Sarea federazioaren barnean da.

Maiatzaren hasierak, proiektu eta asmo berriak ekarri ditu Ataun Irratira. Horietako bat, Euskal Herriko Arrosa irrati sarearen parte izatea da gainerako 23 irratirekin batera. Duela urte batzuk egin zen proiektu berri honetarako proposamena, baina orduan ez zen aurrera eramateko gai izan garaiko lantaldea.


Federazioak zazpi lurraldeetan euskaraz jarduten duten irrati libreak, udal irratiak, eskualdekoak eta nazionalak batzen ditu. Irrati sarearekin elkarlanean hainbat eduki (irrati saioak, elkarrizketak, erreportajeak...) ezberdin eskainiko ditugu Ataun Irratian ere. Taldearen barruan dauden gainerako irratiek eskuragarri jartzen dituzten edukiak dira zehazki, gure programazioaren barruan entzuteko aukera izango direnak. Baita gure irratiak ekoizten dituen beste zenbait saio eta eduki ere.


Informazio gehiago eskuratu nahi izango bazenu, bisita ezazu www.arrosasarea.eus webgunea eta hainbat berrirez gain, podcast-ak eta beste hainbat eduki izango dituzu eskuragarri.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #ArrosaSarea #EuskalHerria #Euskadi #EAE #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #BeheNafarroa #Zuberoa #Lapurdi #IparEuskalHerria #IrratiSaioak #Zebrabidea #Podcast

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude