Ataun Irratia Donostiako zinemaldian izango da aurten

Donostiako festibala gertu-gertutik jarraitzeko aukera paregabea izango dugu aurten Ataun Irratiaren eskutik.

Ataun Irratiak, Euskal Herrian eta mundu zabalean ezagutza zabala duen Donostiako Festibalaren inguruko jarraipena egingo du aurten. Ane Murua eta Ioar Aizpurua irratiko kolaboratzaile eta esatariaren eskutik, bertako giroa zein den ezagutu, ikusteko aurkera izango den zenbait filmen inguruko jarraipena, prentsaurrekoak...


Asteburuetako Nahikoa da saioan, Ane Murua kolaboratzaileak zuzeneko jarraipena egingo du Donostiatik bertatik eta 68. edizioak ekarritakoaren berri emango digu. Webgunearen eta sare sozialen bitartez berriz, albisteak eta filmen inguruko berriak irakurtzeko aukera izango da.


Bai zuretzat eta guretzat, esperientzia eta abentura berri bat izango da zinemaldiaren inguruko jarraipena Ataun Irratian gozatzeaz. Zatoz guregana!

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude