Ataun Irratiak handi egin du 6.urteurrena



Ataun Irratiak inoiz antolatu duen ospakizunik handiena egin zen otsailaren 22an.

Urteak joan eta urteak etorri, 6.urteurrena berezia delakoan zeuden Ataun Irratiko lankideak. Horren berezia izanik, jaialdi bat antolatu zuten otsailaren 22an Ataungo Herri Antzokian Euskal Herriko musikari, abeslari, aktore eta herritarrekin. Atzo (Martxoak 17) igorri zuten jaialdiaren grabaketa zuzenean Ataun Irratiaren webgunearen bitartez eta egunean bertan bezala arrakasta hutsa izan zela garbi geratu zen.

Urte berriarekin batera, hainbat aldaketa egingo dituztela jakinarazi du irratiko zuzendaritzak. Horien artean, lantaldea handitzen jarraitzeko prozesua izango da puntu nagusietako bat, baina eguneko programazioari ere konponketa batzuk egingo dizkiotela aurreratu dute.

Ataun Irratiak orainarte egin dituen bideoak berriro ikusi ahal izateko aukera zabalik dago jada. Ataungo ekintza nahiz jarduerak, ATI Dokumentala, ATI Jaialdia... youtubeko kanalean ikusgai dira edo www.ataunirratia.com-en ere bai.

#Ataun #Irratia #Ataunirratia #6urteurrena #2019 #IoarAizpurua #ZuriñeHidalgo #MaiderZabalegi #JulenAlonso #EneritzAulestia #XabierSaldias #Txapelpunk #SaraZozaya #MonikaArratibel #Otsoakdantzataldea #Torto #Tartalo #ATIJaialdia #Jaialdia #Musika #Youtube

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude