Ataun irratiak haurrentzako saioa izango du



Etxeko txikienek ere beraien saio bat izango dute Ataun irratia.

Facebook, Twitter eta webgunean egindako bozketen arabera, %92ak haurrentzako saio bat egotea nahiko luke Ataun irratian. Irratiko lantaldeak, jendearen erantzunari kasu egitea erabaki du eta uda honetan atal berezi bat izango du Nahikobero saioan. Haurrentzako kantuak, ipuinak, jolasak, lehiaketak... bilduko ditu honako atalak eta hau dena, haurrentzako ukitu berezi batekin izango da.

Zerbitzu berezi bat ere martxan jarriko da. Ataun irratiaren webgunean, Haurtxoko izeneko orrialde bat zabalduko da, eta bertan ipuinak entzuteko, jolasak lagunekin partekatzeko eta lehiaketen informazio guztia ezagutzeko aukera egongo da. Piztu iezaiozu zure haurrari Ataun irratia uda honetan!

#Nahikobero #Uda #Ataunirratia #Ataun #Haurtxoko #Facebook #Twitter #Lantaldea

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude