Ataun Irratiak urteurren jaialdira gonbidatzen zaitu



Musika, irratia eta umorea uztartzen dituen Ataun Irratiko 6.urteurren jaialdia hemen da!


Ataun Irratiko lantaldeak, 6.urteurren jaialdi bat antolatu dugu otsailaren 22an. Bigarren esku bat hasi dugun urte honetan, gure ibilbideko jaialdirik handiena antolatzea otu zitzaigun eta zu bertara gonbidatu nahi zaitugu. Euskal Herriko zenbait musikari eta abeslari edota aurkezlek hartuko dute parte jaialdiari ukitu berezi bat emateko. Herritarrei ere harrera zabaldu nahi izan diegu eta Otsoan Dantza Taldeko partaideak gurean izango dira. Monika Arratibelek ere antzerki txiki bat eskainiko digu barre pixka bat egin eta ongi pasa ahal izateko.

Jaialdiaren inguruko informazio guztia eskuratu nahiko bazenu, sar zaitez gure webguneko orrialdean eta eskuratu xehetasun guztiak. Jaialdia zuzenean ikustera joan nahi baduzu, eskura itzazu sarrerak gure webgunean edota Ataungo Troskaeta tabernan. Animatu!

#Ataunirratia #Ataun #Irratia #Ataungoudala #TechMedia #GoierriIrratiTelebista #Troskaetataberna #Herriantzokia #MonikaArratibel #Otsoakdantzataldea #XabierSaldias #SaraZozaya #JulenAlonso #Txapelpunk #ZuriñeHidalgo #MaiderZabalegi #IoarAizpurua

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude