Ataun Irratian ere ospatu ditugu Iñauteriak

Urtero legez otsailarekin batera Ataun Irratiko Nahikoa da saioan Iñauteriak ospatu ditugu.

Joan zen urtean bezala, mozorrotzeko eguna iritsi da Ataun Irratira ere eta Nahikoa da saioko aurkezle den Ioar Aizpuruak aho zabalik utzi gaitu beste behin ere. Instagramen jarritako inkestaren arabera, King África pertsonaia nahi zuten izatea aurtengo mozorroa eta lortu dute Ioar bideoklip honetan dantzan ikustea. Ataun Irratiko sare sozial guztietan, ikusgai dago bideoa jarraitzaile guztientzat eta baita www.ataunirratia.com webgunean ere.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #NahikoaDa #IoarAizpurua #Iñauteriak #Mozorroak #Otsaila #Instagram #Facebook #Twitter #SareSozialak

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude