Ataun Irratian hastear da denboraldi berria eta zurekin batera ospatu nahi dugu

Irailaren 4arekin batera denboraldi berriari emango zaio hasiera Ataun Irratian eta saio guztiak etorriko dira berrituta.

Ikasturte berriaren zain geunden eta iritsi da egun handia. Udako oporraldiaren ondoren, indarberrituta eta lanerako gogoz gatoz Ataun Irratian ere eta hau guztia zurekin ospatu nahi dugu behar den bezala.


Gaur arratsaldeko seietatik aurrera programazio berrian sartuko da Ataun Irratia eta webgunea itxuraz aldatu bada ere, eguneko 24 orduetako uhinek leku berberean jarraituko dute zuk nahi duzun guztia eskaintzen.


Gorka Santestebanen "Ostiraltxo" saioa bueltan izango da gaurtik aurrera. Egun berdinetan (ostiraletan) entzuteko aukera izango bada ere, 17:00tan izan ordez, 18:00tatik aurrera izango da hemendik aurrera. Santesteban «sorpresa asko topatuko ditugu denboraldi berri honetan», beraz, irratiaren beste aldean egotea izango dugu guztiok onena.


Ioar Aizpuruaren "Nahikoa da" magazina ere bueltan izango da. Baina hau, irailaren 12tik aurrera entzuteko aukera izango dugu larunbat eta igandero, 10:00tatik 12:00tara bitartean. Maitane Ormazabal, Ane Murua eta Gorka Santesteban kolaboratzaileek, beraien atal paregabeak izaten jarraituko dute.


Top ATI zerrendak ere, ez du bere botoak zenbatzeari utziko. Honek ere, irailaren 12an izango du denboraldi berriaren hasiera eta beste behin ere, Ioar Aizpurua aurkezle handia izango da mikroaren aurrean eseriko dena.


Julen Iraolak berriz, "Pop GO!" saioan ere utziko dizkigu bere kanturik onenak. Larunbatetan bera izango bada ere, igande arratsaldeetan Ioar Aizpurua arituko da zuri musikarik onena jartzen. Ordutegi berberarekin 17:00tatik 19:00ak arte izango dira.


Ataun Irratiaren VIP saioa ere bueltan izango da. Oraindik data zehatza baieztatuta ez badago ere, laster izango da honen berri eta itxura berri bat ekarriko duen saio batez gozatzeko aukera izango dugu.


Ikusten dugu beraz Ataun Irratian ere ez garela atzean geratzen diren horietakoak. Uda honetan indarrak hartu eta gogotsu etorri gara elkarrekin batera beste denboraldi bati aurre egin ahal izateko. Animatzen al zara gure uhinen ontzira igotzera?


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #DenboraldiBerriak #SaioBerriak #GorkaSantesteban #Ostiraltxo #IoarAizpurua #NahikoaDa #TopATI #JulenIraola #PopGO #AneMurua #MaitaneOrmazabal #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Goierri

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude