Ataun Irratiaren VIP entzulea izan nahi?

Urtarrilaren 7tik aurrera saio berria izango da astero eguerdiko ordu tartean Ataun Irratiko VIP entzuleentzat.

Astelehenetik-ostiralera bitarteko eguerdietan, saio berria egongo da entzungai Ataun Irratian. Gurean entzungai ditugun gainontzeko saioetan entzuten ditugun atalik onenak, berriro gozatzeko aukera izango dugu 2 orduz. Elkarrizketak, lehiaketak, jolasak, kolaborazioak... 12:00etatik 14:00etara bitartean Ataun Irratiaren VIP entzulea bilakatuko zara irratia pizten baldin baduzu.


Bertan entzungai izango ditugun atal asko, badira jada eskuragarri Nahibezala plataforman. Baina beste batzuk, ez ditugu bertan topatuko eta Ataun Irratiko VIP saioan ez dira faltan izango. Ez galdu eta murgildu zaitez dibertsioz beteriko mundu batean asteko bost egunetako eguerdietan.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #AtaunIrratiaVIP #VIP #Elkarrizketa #Lehiaketa #Jolasak #Kolaborazioa #Kolaboratzailea #Nahibezala #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Goierri

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude