Ataun Irratiaren webguneak itxura berria du ikasturte berriarekin batera

Irailetik aurrera itxura aldaketa nabarmena eman du Ataun Irratiak bere plataforma guztietan eta baita hemene ere.

2020ko irailetik aurrera estetikan ixura aldaketa dotorea eman du Ataun Irratiak eta bere webgunean naiz sare sozial guztietan erakutsi du. Orain arteko estiloan atzera geratzen ez zen horietako baldin bazen, hemen aurrera erabiliko denarekin ere modernitatearekin bat egiten jarraituko du.


Aldaketa nabarmena, ikur edo sinbolo berriak duela esan genezake. Logoak (ataundarren otsoa eta irrati seinalearen ikurra) berdina izaten jarraitzen badu ere, bi gezi urdin batu zaizkio estilo berriari. Gezi hauek: testuetan, irudietan, bideoetan eta beste zenbait edukitan topatzeko aukera izango dugu hemendik aurrera.


Webgunean itxura aldaketa egiterako garaian, modernitatea eta gainerakotik ezberdintzea izan dira prozesuan zehar kontuan hartu diren bi puntuak. Erabilitako trena berriekin, bizkortasuna irabaztea ere izan da helburuetako bat, Ataun Irratiaren webgunean ordenagailuetan, tabletetan edota smarthone nahiz iOS gailuetan ahalik eta bizkorren nabigatu ahal izateko.


Ikasturte berria beraz inoiz baino indartsuago hasi dugu oraingo honetan ere. Aldaketa hau burutzeko egindako esfortzuak helburu eta muga berriak gaindiuko dituen inolako zalantzarik ez dugu, etorkizunean zeresana utziko dugulako. Uda honetan, joan ez bagara ere, ikasturte berria indartsu eta gogotsu hasteko bueltan gara zurekin! Bazatoz?


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Webgunea #SareSozialak #Komunikabidea #Hedabidea #Estiloa #Estetika #Itxura #Ordenagailua #Tableta #Mugikorra #GailuElektronikoak #Euskadi #EuskalHerria #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Goierri

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude