Ataun Irratiko albistegi bereziak Spotify Podcast plataforman eskuragarri

Azken egunetan COVID 19a dela eta egiten ditugun albistegi guztiak entzungai dituzu zure mugikorrean.

Astelehenetik-ostiralera bitartean albistegi bereziak eskaintzen ditugu Ataun Irratiko albistegi zerbitzuek hiru aldiz egunean zehar. 12:00etan, 16:00etan eta 20:00etan egiten ditugun zuzenekoetan, azken orduko informaziorik garrantzitsuena eskaintzen dugu entzulearentzat. Mundu mailara begira, estatura, Euskal Herrira eta baita Goierrira begirako albiste guztiak eskaintzen dizkizugu 30 minutu baino gutxiago irauten duten albistegi laburretan.


Hauek, entzungai dira Ataun Irratiaren "Nahibezala" plataforman berriro ere eta baita Spotify nahiz Ivoox-en ere. Eguneko 24 orduetan berriz, albisteak irakurtzeko aukera ere bada ataunirratia.com webgunean ere eta sare sozialetan azken orduko jakinarazpenak jasotzeko zerbitzuak ere martxan jarraitzen du.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #Spotify #Ivoox #Nahibezala

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude