Ataun San Gregorio auzoan Olalde inguruan, berritze-lanak egiten ari dira

Aste honetan bertan ekin diete Ataungo San Gregorio auzoko olalde inguruko berritze-lanei eta aste batzuk beharko dituzte dena bukatzeko.

Berritze-lanak dira nagusi Ataun San Gregorio auzoko Olalde inguruan aste honetan bertan. Ataungo Udalak ohar batean jakitera eman duenez, aste batzuk beharko dituzte hau guztia burutu ahal izateko eta sare sozialen bitartez irudi batzuk partekatu dituzte.


Iturri ofizialek Ataun Irratiari jakinarazi diotenez, berritze-lan hauek, guneko lurzorua maila berdinean jarri eta baldosa ezberdinak eta berriak jartzea dela zehaztu dute. Olalde auzoko 1, 2, 3 eta 4 atariei eragiten die eta etxebizitza hauetako autoak garajeetatik kanpo utzi behar izango dituzte datozen asteetan ere langileek behar bezala burutu ditzatek egin beharko guztiak.

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude