Ataunek 239. 706€ gutxiago jasoko lituzke udalen finantzaketako funtsa %20 murriztuta

Foru Aldundiak baieztatutako informazioaren arabera udalen finantzaketako funtsa %20 murriztuko du.

Hasiera batean Gipuzkoako udalek, Udalak Finantzatzeko Foru Funtsetik jaso behar zutena baino %20 gutxiago izango dute. Gauzak horrela, Goierriko udal guztien artean 10,1 milioi euro gutxiago jasoko dituzte eta alkate gehienek kexua agertu dute honen aurrean.


Joan zen ostegunean eginiko bileraren ostean, Gipuzkoako 55 udaletako alkateek emandako erantzun bateratuak ekarri ditu murrizketa hauek Finantzatzeko Foru Funtsean. Zenbait alkate Independentistek eta EH Bildukoek, harturiko erabakia "alde bakarrez" adostea salatu dute eta COVI-19agatik hauek aurkeztutako gutunean adierazten denez "lehen mailako erantzuna" eman behar dela. Gutun honetan "ez dugu onartzen aldebakarrez harturiko erabaki hau eta irtenbidea adostea proposatzen diogu Gipuzkoako Aldundiari" azpimarratu dute.


Herrietako alkateek, lau proposamen ezberdin bideratu dizkio Gipuzkoako Foru Aldundiari neurri hauek beste modu batera bideratzeko:


1. Udalak Finantzatzeko Foru Funtsetik bostetik bat itzuli ahal izateko aukera ezeztatzea.


2. 2020rako udalentzat aurrekontu aurreikuspenak lehen bezala mantentzea.


3. Zerga bilketaren jaitsieraren ondoriozko Udalak Finantzatzeko Foru Funtsaren beherakada itzultzeko hiru urteko epea eskaintzea, 2021ean hasi eta inolako interesik gabe.


4. Covid-19ak sorturiko gainkostuak arintzeko, aldundiak udalei 20 milioiko diru laguntza bideratzea.


Ataun herrira begira, EH Bilduko Martin Aramendi alkateak idatzi bateratua sinatu du goierriko alderdi bereko gainerako alkateekin batera eta baita beste zazpi alkate independeterekin ere. Gure herriak 239. 706€ gutxiako jasoko dituzke %20ko beherakada aplikatuta eta beraz 1.198.530€ izango lirateke Udalak Finantzatzeko Foru Funtsak.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Goierri #AtaungoUdala #MartinAramendi #EHBildu #SanMartin #SanGregorio #Aia #GipuzkoakoForuAldundia #UFFF #Murrizketak

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020