Ataunek ez du positiborik koronabirus gaitzagatik azken datuen arabera

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera koronabirusagatik ez da positiborik atzeman Ataunen.

Ez da positiborik detektatu koronabirusagatik azken orduetan Ataunen Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman dituen datuen arabera. Azken egunetako konfinamendua erabatean sumatzen da Ataungo kaleetan. Goizean zehar beharrezko erosketak egitera ateratzen da jendea eta egunean zehar oso jende gutxi ikus daiteke kaleetan, beraien maskotak paseatzera ateratzen ez badituzte. Lazkaon berriz positibo baten berri eman du Osasun Sailak bart bidalitako oharrean. Bertan ere, beste horrenbeste jende erosketak egitera ateratzen da, baina badira beste horrenbeste konfinamendua guztiz errespetatzen ez dutenak Ertzaintzak jakitera eman duenez.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #SanMartin #SanGregorio #Aia #Lazkao

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude