Ataunek herriarteko finala jokatuko du lehen aldiz



Ataungo pilotari taldeak historia egin du.

Gipuzkoako esku huskako Herriarteko Txapelketaren finala jokatzeko sailkatu da. Hemeretzi urtean lehenengo aldiz, txapelaren lehian ariko da. Finala Donostiako Atano III.a frontoian jokatuko du, Azpeitiaren aurka, larunbatean 16:30ean.

Finalaurrekoan balentria eginda sartu da, gainera, finalera. Azkoitia kanporatu du, joaneko joera iraulita, eta azkenean bi tanto soilen aldeagatik izanagatik ere. Auzoetan jokatutako itzuliko jardunaldian, bere aukeretan sinistu zuen Ataunek; eta bikain atera zaio asmoa.

Larunbatean, bi partida gutxienez irabazi beharra zeuzkan Ataunek, eta Azkoitian galeran utzitako tanto aldea gainditu. Kadeteetan, Goikoetxea anaiek bete zuten egitekoa: ozta-ozta, baina beren partida irabazi zieten Aranbarri-Astigarragari (22-21).

Azkoitian 12gatik galdu zuten. Berebiziko balioa izan zuen lehen partida hark.

Bigarrenean, Baztarrika eta Etxeberria ataundarrek 11-22 galdu zuten jubenilen partida. Oteiza eta Uranga, joanekoan baino alde handiagorekin nagusitu zitzaizkien.

#Ataun #GipuzkoakoHerriartekoPilotaTxapelketa #Pilota #Azpeitia #Azkoitia #Gipuzkoa #Albistea

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude