Ataunen aurkeztuko du disko berria Unidad Alavesak

Otsailaren 16an egingo du disko berria aurkezteko kontzertua Unidad Alavesa taldeak Ataunen.
Otsailarekin batera disko berria ekarriko du Unidad Alavesa taldeak. "Martin Martin" izendatu dute diskoa eta Fredri Pelaezekin izan dira grabatzen Beasaingo Pottoka estudioetan. Otsailaren 16rako gaur giro bikaia antolatu dute Oargi elkartean. Unidad Alavesaren emanaldia gauerdian izango bada ere, Iñigo Cabezafuego izango dute aurretik bere emanaldiarekin eta sarrerak 5an jarriko dira salgai.

#Ataun #UnidadAlavesa #IñigoCabezafuego #Oargi #Tortoataungogazteasanblada #Kontzertua #FrediPelaez #Beasain #Pottokaestudioak