Ataungo Aia auzoan izango dira Olentzero eta Mari Domingi aurten

Aiako Erreoipen egingo zaie aurten Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria astearte arratsaldean.

Urtero bezala Olentzero eta Mari Domingi herrira etorriko dira gabon ongietorria eman ahal izateko. Ataunen, Aia auzoko Erroipen izango dira arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Azken hilabeteetan gogor egin dute lan biak ala biek, baina iritsi da Euskal Herriko haur, gazte eta gurasoei zoriontasuna etxera ekartzeko unea. Ekitaldian, aukera izango da Olentzero zein Mari Domingirekin hitz egin eta une goxoak igaro ahal izateko, haurrek giroturiko musika doinuek ere ez dute hutsik egingo eta magia ere protagonista izango da.


Udalak zabaldutako informazioaren arabera, ibilgailuekin Kaxetatik igotzea da egokiena trafikoarekin ahalik eta arazo gutxien sor daitezen. Behin ekitaldia amaitzen denean, Urkillagatik jaisteko aukera ere egongo da.


#Ataun #AtaungoUdala #AtaunIrratia #Olentzero #MariDomingi #Gabonak #Eguberriak #Negua #Haurrak #Gazteak #Aia #Erroipe #EuskalHerria #Euskadi #Goierri #Gipuzkoa #Kaxeta #Urkillaga

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020