Ataungo auzoetako festak eta udako jarduerak bertan behera geratu dira

Duela hilabete udalak jakitera eman zuen bezala ez dira auzoetako festak ospatuko aurten udako jarduerarik ere ez den bitartean.

Deseskalatzearen prozesuak aurrera jarraitzen badu ere, Ataungo auzoetako festak eta udako jarduera ez direla izango jakinarazi du Ataungo Udalak. Ospakizunetarako segurtasun eta osasun irizpideak behar bezala betetzerik ez dagoenez, bere horretan jarraituko du hartutako erabakiak. Aurten, ez da izango umeen udalekurik, ez kirol-eskaintzarik, ezta auzoetako festarik eta organo-kontzerturik ere.


Alde positiboari begira ordea, gaztelekuak jarduera eta ekintza puntual batzuk antolatuko ditu segutasun eta higiene neurri zorrotzak bermatuz. Udalak zabaldutako mezuaren arabera; uda honetan herriaz eta inguruaz gozatzeko aukera paregabea daukagu gure burua eta ingurukoak zainduz.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #AtaungoUdala #Haurrak #Uda #Udalekuak #Kirola #Gazteak #Gaztelekua #Festak #SanMartin #SanGregorio #Aia

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude