Ataungo organo barrokoaren 12.jaialdia



Bi kontzertu izango ditu Ataungo organo barrokoaren 12.jaialdiak.

Loreto Aramendik izango da gaur, ahots, biolin eta tresna etnikoek lagunduta Ataungo San Martin elizan. Bigarren saioa berriz, abuztuaren 5ean Alize Mendizabal organo jotzailearekin eskainiko da.

San Martin elizan, arratsaldeko 18:00etan hasita, emanaldi dotore batez gozatzeko aukera egongo da. Loreto Aramendik edukiko du organo barrokoaren aulkian esertzeko ohorea. Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioko irakaslea da, eta Donostiako Koruko Ama basilikako Cavaille-Coll organoaren jotzaile titularra.

Aramendi ez da bakarrik ariko. Ana Salaberria sopranoak, Pedro Miguel Aginaga biolin jotzaileak, Pablo Mezzelani tresna etniko jotzaileak eta Eate koruak lagunduko diote.

#Ataun #Organobarrokoa #SanMartineliza #LoretoAramendi #AlizeMendizabal #Donostia #FranciscoEscuderokontserbatorioa #AnaSalaberria #PedroMiguelAginaga #PabloMezzelani #Eate #Albistea

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude