Ataungo Trosketa Taberna lanean hasiko da berriro ere astelehenean

Tabernak jakitera eman duenaren arabera astelehenetik aurrera janari eta edariak etxera eramateko aukera izango da.

Deseskalatze prozesu honetan ere zenbait neurri arintzen doaz apurka-apurka eta horien artean jatetxe eta tabernen etxez-etxeko zerbitzuen eskaintza da. Ataungo Troskaeta taberna lanean hasiko da berriro ere astelehenetik aurrera.


Jakitera eman dutenaren arabera jakiak bertan prestatuko dituzte etxera eraman ahal izateko eta edaririk nahi izanez gero ere jarriko dira eskuragarri. Derrigorrezkoa izango da eskari guztiak telefono dei bitartez egitea 943 180 037 zenbakira, gaueko bederatziak baino lehen eta tabernako barrako atean jaso beharko da eskatutakoa eskuragarri jarritako ordutegia errespetatuz. Atearen inguruan jende pilaketak sahiesteko eskainiko zaio bezero bakoitzari bere ordu tartea, baina gehiegizko jende kopurua dagoen kasuan, 2 metroko distantziak errespetatzea beharrezkoa izango da.


Egoera honen aurrean jakien karta mugatu dute eta ezin izango dira bokaten edo bestelakoen osagaietan inolako aldaketarik egin. Osagaietakoren bat kentzea nahi den kasuan eskaera bideratzeko aukera izango da. Ondorengo dokumentuan, eskaintza kontsultatzeko aukera duzu:

Troskaeta Tabernako karta konfinamenduar
Download • 5.65MB

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #TroskaetaTaberna #Merkataritza #Ostalaritza #Deseskalatzea

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude