Ataungo udalak aisialdi-guneetan arauak jarri ditugu guztion segurtasun eta errespetuagatik

Herriko zenbait aisialdi-guneetan kartelak jarri ditu udalak eta zentzuz jokatzeko deia egin du.

Alarma-egoerak ekarritako deseskalatzean beharrezko neurriak hartzea garrantzitsua dela zehaztu du Ataungo Udalak herriko aisialdi-guneetan ere:


Lehenik eta behin, elkarren arteko bi metroko distantzia gorde behar dugu eta hau bermatzea ezinezkoa den kasuetan ahoko maska janztea derrigorrezkoa izango da. Inguru hauetan zaborrik ez uztea eskatu du lehenik eta behin, horretarako berziklatzeko dauden ontzietan sailkatzea da egin beharrekoa. Bigarrenik, ingurukoak errespetatzea guztion bizikidetzarako beharrekoz araua da. Gune hauetan parrillak erabiltzen baldin baditugu, garbi eta itzalita utzi behar dira. Txakurrekin baldin bagaude, derrigorrezkoa da hauek lotuta edukitzea.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Goierri #AtaungoUdala #SanMartin #SanGregorio #Aia #Ingurunea #Animaliak #Bizikidetza

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude