Ataungo udalak ardura eskatu du Ordiziako COVID-19 kasuen harira

Udalak zabaldutako azken oharrean herritarrei ere arduraz jokatzeko eskatu zaie Ordiziako gertakariaren inguruan.

Azken egunetan Ordizian agetu den COVID-19aren fokoa dela eta Ataungo Udalak herritarrei arduraz jokatzeko eskatu die bere iturriez zabaldutako azken oharraren arabera.


Ekainaren 27tik herritarrak Etxezarreta kaleko tabernetan ibili baldin badira, PCR probak egiteko deia zabaldu duela gaineratu du Osasun Sailak eta horretarako, Ordiziakoak ez direnek, 900203050 telefono zenbakira deitzeko eskatu dute.


Ataungo udalak ez du gainerako ohar edo aurrerapenik zehaztu eta herriko parke nahiz udalarenak diren eraikinek neurri berberak izaten jarraituko dute momentuz. Herriko denda eta komertzioetan beharrezko neurriak hartzen jarraitzeko deia egiten dute eta norbere burua nahiz ingurukoak zaintzen jarraitzeko.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #AtaungoUdala #Ordizia

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude