Ataungo Udalak aurten ere helduentzako euskara-ikastaroak antolatu ditu

Irailaren 8tik 18ra bitartean egongo da izen-ematea zabalik Ataungo Udalak diruz lagundutarako euskara-ikastaroan.

Beste urte batez Ataungo udalak helduentzako euskara-ikastaroak antolatu ditu eta bihar bertan zabaldu da izen ematean hilaren 18ra arte. Herritarrak euskara hitz egitera animatu nahi ditu udalak eta euskaltegietako 2020-2021 ikasturterako matrikulazio kanpainara bideratu nahi ditu diru-laguntzak eskainita.

Goiztiri AEK eta Maizpide Euskaltegietan izango da aukera ikastaroen jarraipena egin ahal izateko, HABEk homologatutako euskaltegietan hain zuzen ere.


Izen emate hau, Ataungo udalaren bitartez egin beharko litzateke eta horretarako 943180011 dei dezakezu edo 616758758 zenbakira whatsapp mezu bat bidali. Nahi izanez gero, udala@ataun.eus helbide elektronikora ere mezu bat bidali dezakezu.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #AtaungoUdala #Euskara #Euskera #MaizpideEuskaltegia #AEKEuskaltegia #Euskaltegia #UEMA #HABE #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #Goierri #Lazkao #Beasain

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude