Ataungo Udalak Beamako zelaitik Ertzillegirako bidean konponketa lanak egin ditu

Udalak bidalitako ohar batean, Beamako zelaitik Ertzillegirako bidean egindako konponketa lan batzuen berri eman dute.

Mendiko bideak berrikuntza bat eskatzen zuen jada eta Ataungo Udalak eskaera horri erantzun egin dio azken egunetan egindako konponketa-lanekin. Beamako zelaitik Ertzillegirako bidean aritu dira lan hauek egiten eta ohar baten bitartez jakitera eman dutenez, amaitutzat eman dituzte jada egindako lanak. Sare sozialetan ere bidearen argazkiak argitaratu dituzte:


ATI © 2021

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude