Ataungo Udalak bere eraikin guztiak itxi ditu
Koronabirusa dela eta bere eraikin guztiak ixtea erabaki du Ataungo Udalak.

Ataungo Udalak jakitera eman duenez bere eraikin guztiak itxiko ditu Koronabirusa dela eta. Gaixotasunak izan ditzakeen eraginak saiheste aldera, ez dira eskainiko ikastaroak, zinema emanaldiak, kontzertuak eta gainerako ekintzak. Udaleko aurrez aurreko arreta-zerbitzua ere ez da eskainiko eta 943180011 telefonoa jarri du martxan 09:00etatik 14:00etara bitartean herritarrek izan ditzaketen zalantza eta arazoak konpondu ahal izateko.
#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #AtaungoUdala #Koronabirusa #Gaixotasuna #Osakidetza #Osasuna #Gizartea #EuskalHerria #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Euskadi #Goierri