Ataungo Udalak eta Sasietak Laskainzelaiko edukiontziak mugitu dituzte

Udalak ohar batean zehaztu duenez Laskainzelaiko edukiontziak apur bat mugitu eta errufusaren posteak lekualdatu dituzte.

Ataungo Udalak jakitera eman duenez, "Laskainzelai aurrean dauden edukiontziak metro batzuk harago eramatea eta errufusaren posteak lekuz aldatzea adostu dugu Sasietarekin". Aldaketa hau "gune horretan daukagun arazoa konponduko dugulakoan" egin dutela zehaztu du udalak.


Gauzak horrela "errefusa gune horretara eramaten zenutenok Bidegain etxearen aurreko posteetara eraman beharko duzue hemendik aurrera" zehaztu du Ataungo Udalak.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #AtaungoUdala #SanMartin #SanGregorio #Aia #Zaborra #Zaborrontziak #SasietaMankomunitatea #Segurtasuna #Kamerak #SareSozialak #Gizartea #Ingurumena #Herritarrak

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude