Ataungo Udalak kirol-pista bat jarri du San Martin auzoan

Prest da Ataungo Udalak San Martin auzoan jarri duen kirol-pista baina oraindik ez dago erabilgarri.

San Martin auzoan kirol-pista berria jarri du Ataungo Udalak Zelaieta etxearen aurreko plazan. Zenbait erabilera eskaintzen dituen gune berri hau bere osotasunean eprest egon arren, koronabirusak ekarritako alarma-egoera dela eta ez dago oraindik ere erabilgarri udalaren iturriek jakitera eman dutenez.


Udalarenak diren herriro zenbait gune eta eraikinek itxita jarraitzen duten arren, deseskalatze prozesuan hauek zabaltzen joango dira apurka-apurka Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez baina betiere prebentzio neurri zorrotzekin.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #AtaungoUdala #Kirola #Parkea #KirolPista #Haurrak #Gazteak #SanMartin #Zelaieta #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Goierri #Koronabirusa #COVID19 #OsasunSaila #Osakidetza #EuskoJaurlaritza

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude