Ataungo Udalak konponketa lanak egin ditu Aldarreta inguruan

Azken asteetan konponketa lanak egiten ibili da Ataungo Udala Aldarreta inguruko bideetan.

Aste honen hasieran eman du jakitera Ataungo Udalak, Aldarreta inguruko bideetan zenbait lan egin dituztela. Bidearen zati batean eskollera bat egin behar izan dute eta Urdangarin eta Gartzako bidegurutzeetan berritze-lanak burutu dituztela ere zehaztu dute.


Lan hauez gain, azken hiabeteetan herrian bestelako konponketa batzuk ere egin ditu udalak; hala zehaztu zuen Martin Aramendi Ataungo alkateak (EH Bildu) Nahikoa da saioan Ioar Aizpuruak egin zion elkarrizketa batean.

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude