Ataungo udalak kontzentrazioa deitu du gaurko
EH Bildu eta EAJ alderdiek Erreferenduma delitua ez dela salatzeko kontzentrazioa deitu dute.

Ataungo Udalak (EH Bildu eta EAJ) kontzentraziora deitu ditu herritarrak ostiral eguerdian Kataluniako agintari-politiko eta gizarte-eragileei ezarri dizkieten zigorrak salatzeko. Ostiral honetarako hainbat greba deitu dituzte Euskal sindikatuek lantoki, ikastetxe eta beste hainbat tokitan eta herrietako udalek ere bat egin dute indar honekin. Ataunen udaletxearen aurrean egingo da kontzentrazioa eguerdiko hamabietan.
#Ataun #AtaungoUdala #EHBildu #EAJ #Katalunia #EuskalHerria #Gizartea #Politika #Greba #Erreferenduma #EuskalSindikatuak